Albisteak

 

“Gerra Zibilean geure alkatea izan zen Alejandro Mallona Iza omentzeko ekitaldien egitaraua prestatzen gabiz udaletxean. Gerra Zibilaren 80. urteurrenaren marko historikoaren inguruan burutuko doguz ekitaldiak. Hauen bitartez Mallona alkatea eta bere memoria berreskuratu eta leheneratu gura dogu. Gerra horren izugarrikeriak jasan ebeen mundakarrak gogoratu eta omendu gura doguz be.",azaldu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak. 

Alejandro Mallona Izaren ibilbide politiko aktiboa kontutan hartuta, prestatzen ari diren ekitaldiak bere biografia politikoa eta pertsonala berreskuratzeari zuzenduta daude. Lore eskaintza bat burutuko da, bai bere izena daraman parkean, Alkate Mallona parkean, hain zuzen be, baita Mundakako kanposantuan, bertan dago bere hilobia.   Hitzaldi zikloa eta erakusketa bat be prestatu dira. 

Alejandro Mallona Iza, Mundakan jaio zan, 1878ko otsailaren 2an. Gerra Zibileko garaietan herriko alkatea izan zen. Politika aktiboan buru belarri sartutako gizona izan zan. Errepublika garaian Euzkadiko Errepublika federatua sortzeko ahaleginetan parte hartu eban eta Euskal Errepublika Gernikan aldarrikatzeko euskal alkateek egindako ahaleginetan baita be. EAJ-PNVko kidea, 1936.eneko urriak 7an Gernikan burutu zan Euzkadiko lehen gobernuko lehendakaria hautatzeko mahaikidea izan zan.