Albisteak

 

Mundakako Udalaren Osoko Bilkurak, pasa dan apirilaren 26an ospatuta, 2017rako Udal Aurrekontua onartu dau 3.358.692€tan. Herriko beharrizanetara egokitutako inbertsio planari aurrera egitea da gobernu taldearen helburua.

Mundakako Udalaren politika ekonomikoak baliabideak optimizatzea, gastuak kontrolatzea, eta inbertsioak errentagarri egiteko iripideak jarraitzen dauz, zerbitzuak mantendu eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz. 2017rako udal aurrekontua 3.358.692€koa izango da, aurreko urtealdia baino apur bat handiagoa, 70.791€ gehiago.

Inbertsioak aurrekontu osoaren %20a suposatzen dau, proiektuen garapenean eta diru-laguntzen kudeaketan gobernu taldearen jarrera proaktiboaren isla da hau. "Herria hobetzea da helburua, mundakarrok bizi kalitatea irabaztzeko eta herriak aurrera egiteko. Mundaka erreferente turistikoa izaten jarraitzea gura dogu baina urte guztian zehar bertan bizi garenontzako zerbitzuak eta azpiegiturak bermatzea be bai, umeak, gazteak zein nagusiak", azaltzen dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak. Aurreikusitako inbertsioen artean herriko gazteentzako Olazabal etxean lokal bat atontzea dago. Proiektu honen inbertsio totala 85.000€koa da, Mundakan Gazteleku bat egiteari zuzenduta. 2017an horretarako 65.100€ erabiliko dira, 2016an egindako inbertsioari gehituz (20.000€). Proiektu honetan, erabilpen anitzetarako lokala berrantolatzeagaz batera, igogailu bat ezarrik oda. Mundakako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz kudeatu dau diru-laguntza proiektu hau garatzeko, guztira 25.029,74€ko diru-laguntza, hain zuzen be. Herrian garatzear dagoen irisgarritasun planari begira, Mundakako Udalak partida nabarmen bat emongo dau (125.690€) udaletxean igogailu bat ezartzeko. Aurreikusitako lanek %100ean errespetatutako dabe eraikinaren alde noblea, eraikinaren izaera mantentzeko helburuagaz. Igogailuak hiru solairuak konektatutako dauz barruko patiotik. Lanak azaroan amaitzea aurreikusten da. Proiektu hau gauzatzeko Udalak Eusko Jaurlaritzaren 77.518,98€ko diru-laguntza lortu dau eta oraindik erabakitzeke dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntza bat kudeatu dau.

Mundakan 2017rako beste inbertsio nabarmenen artean: Arrantzaleen Kofradiaren ondoko udal lokaletan Nagusien Etxea atontzea dago (100.000€); Tribisarrospe parkea handitu eta honen alde baten estaldura hobetu (50.000€); Mallona gimnasioaren estalduran lanak egin (100.000€); Herriko Eskoletan gasoleoaren ordez gasaren instalazioa egokitu (67.000€); Islakale Kiroldegiaren instalazioak hobeto aprobetxatzeko eta bertan aktibitate ezberdinak batera hartu ahal izateko gortina bereizlea ezartzea (15.000€), besteak beste. Aurrekontuaren zati bat be(122.000€) herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra garatzeko erabiliko da.

Gainera, ekipo informatiko barriak erosteko eta turismoaren promoziorako, herrian aberastasuna ekartzen dauen sektore ekonomiko gisa, behar diren inbertsioak mantentzen dauz Udalak. Maileguen amortizaziorako 120.000€ erabiliko dira.

Herritarrei gizarte zerbitzuak bermatzeko helburuagaz, Mundakako Udalak, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen kidea den heinean, honeri egindako ekarpena (64.000€) mantenduko dau.