Albisteak

 

Mundakako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdinbidean- Emakume eta Gizonen Berdintasun arloan Aholkua Emateko Zerbitzuagaz batera, mikromatxismoak eta indarkeria sinbolikoa lantzeko tailerra antolatu dau. Geure egunoroko bizitzan jarrera hauei antzeman eta aurre egitea da helburua. Kontzientzia sortzea da asmoa "ezkutuan dagoen matxismoa"ri aurre egiteko, benetazko bardintasunaren bila. Hitzordua maiatzaren 4an izango da, Kultur Etxean.

"Tailer honetan mikromatxismoak agerian jartzen ikasteko aukera eskeintzen da. Askotan, hauek leunak eta normalizatuak daude, eta konturatu barik agertzen dira egunero. Indarkeri leun hoien kontra egiteko tresnak sortu eta hauek analizatzeko jarraibideak azalduko dira.", azaldu dau Malen Itxazo-k, Gizarte Ekintza, Helduen eta Berdintasun sailaren zinegotziak. 

Mikromatxismoak egunero agertzen diren jarduerak dira, askotan ikusten ez direnak, guztiz normalizatuak daudelako eta ikusezinak. Jarraibide hauen barne gehiegikeri txikiak eta indarkeriak daude, emakumearen autonomiaren kontrakoak. Horrela, erasotzaileek euren irizpideak eta ikuspuntuak nagusitu egiten dabe inongo akordiorik barik, euren genero sozializazinoan ikasitakoa. Mikromatxismo hauek emakumeen kontra, familaren kontra eta, askotan gizonen kontra, egiten dabe.

Tailerra emakume eta gizonei dago zuzenduta, guztion esku dago eta jarraibide hauen kontra egitea. "Mikrmatxismoaketa indarkeria sinbolikoa" tailerra datorren eguenean, maiatzaren 4an, eskeiniko da, 18:00etan. Mundakako Kultur Etxean izango da. Interesatuek izena emon behar dabe telefono honetan:: 94 617 72 00.