Albisteak

 

Mundakako Udalak, Urremendi elkartearekin lankidetzan, udarako herriko 6 eta 14 urte bitarteko gazteentzako ingelesezko auzolandegiak antolatu dauz beste urte batez. Auzolandegiek ingelesaren ikasketa eta dibertimendua konbinatzea da ekimenaren helburua baita umeen oporraldietan aisialdiko jarduerak eskeintzea be.  Izen emotea maiatzaren 15erarte egongo da zabalik.

Auzolandegiak uztailean zehar emango dira, goizeko ordutegian. Bi txanda egongo dira: uztailaren 3tik 14ra 2009 eta 2011 urteen bitartean jaiotako umeentzat (urte biak barne), 8,7 eta 6 urtekoentzako. Eta bigarren txanda, uztailaren 17tik 28ra 2003 eta 2008 urteen bitartean jaiotakoentzat (urte biak barne), 9 eta 14 urte bitartekoentzat. "Udan herriko familei seme-alaben aisialdirako aukerak eskeintzea gura dogu.   Gainera, ingelesa ikasi eta hobetuteko aukerak eskeintzen doguz, tresna nagusia dibertsinoa izanik", azaldu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Familia erroldatuentzako  edo Mundakako Eskolako ikasleentzako prezioa  familia bakoitzatik apuntatzen diren seme-alaben kopuruaren arabera izango da. Seme-alaba bakarrak izena emoten badau, prezioa 65 eurokoa izango da. Bi seme-alaba apuntatzen badira, ume bakoitzak 55 euro ordainduko ditu eta hiru seme-alaba edo gehiagok parte hartzen badute, bakoitzarentzako prezioa 45 eurokoa izango da. Ez erroldatuentzako prezioa 125 eurokoa da seme-alaba bakoitzagatik.

Plaza mugatuak dira, eta izena ematerakoan, lehentasuna izango dute herrian erroldatutakoek.Izena eman gura dauenak Mundakako Turismo Bulegora jo beharko du maiatzaren 15a baino lehen, egueztenetik astelehenera goizeko ordutegian (martitzenetan itxita).

Izen emote orriagaz batera haurraren Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia eta ordainagiria entregatu beharko da.