Albisteak

 

Ingelesa eta euskararen erabilera konbinatuz dibertitzeko asmoz, Mundakako Udalak Urremendirekin batera, berriro ere, gazteentzako ingeles/euskara Udalekuak antolatu ditugu gure gaztetxoentzat.

Ingeles/euskara udalekuak UZTAILEAN zehar emango dira, goizeko ordutegian, era honetan:

  • Uztailaren 3tik 14era arte: 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak.
  • Uztailaren 17tik 28ra arte: 2003, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak.

Prezioak hurrengoak izanik:

Famili erroldatuak edo Mundakako Eskolako ikasleak:

  • Seme-alaba bategatik: 65€
  • Bi seme-alabagatik: 55€ bakoitzak
  • Hiru seme-alaba edo gehiagogatik:    45€ bakoitzak

Famili ez erroldatuak:

  • 125€ seme-alabagatik

Mundakan erroldatuta daudenak lehentasuna izango dute.

Izen emotea: maiatzak 15-a baino lehen Turismo Bulegoan (asteazkenetik astelehenera, astearteetan itxita).

** Izen emote orriarekin batera haurraren Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia, eta ordainketaren justifikantea entregatu beharko da (kutxabank ES47 2095 0136 10 9207100540).

 Izena ematea (PDF 120KB)