Albisteak

 

Programa honen bitartez umeei, jolasen bidez, beraien begirada beste errealitate batzuetara zabaltzeko aukera emango diegu. Aurten Magrebeko ipuinak izango dira gure ekimen ezberdinak garatzeko ardatz nagusia. Hango herrialdeak, ohiturak, eta kulturak ezagutzeko ibilbide misteriotsurako atea zabalduko diguten kontakizunak, alegia.

  • Antzerkia! Magrebeko ipuinak herriko plazan antzeztuko ditugu.
  • Henna tatuajeak egingo ditugu.
  • Kuskusa sukaldatuko dugu.
  • Esku-lanen zokoa antolatuko dugu.
  • Kalean galdetuko dugu: magrebiar kultura ezagutzen duzue?
  • Mozorro tailerra.
  • Istorio bitxiak.
  • “Oasisen misterioa” (gymkhana).
  • Photocall.
  • Dantzak Magrebeko musikarekin.

Izena emateko datak: Martxoaren 20tik apirilaren 12ra arte Ludotekan.
Adina: 4-12 urte bitartekoak (Ludotekako erabiltzaileentzat soilik)
Prezioa: DOHAIN
Datak: Apirilak 18, 19, 20, 21, 10:00etatik 13:30etara

Informazio gehiago

 Kartela eta izena emateko orria (PDF 872KB)