Albisteak

 

Eguezten honetan, martxoaren 15ean, Mundakako Herriko Eskolaren 70 neska-mutilek Ah! Zelako neskak! ipuin saioaz gozatzeko aukera izango dabe, Bilboko Alabazan antzerki taldearen eskutik. Euskarazko ipuin-saio honetan agertzen diren neskatilak istorioen protagonista aktiboak dira; beraiek egin eta desegiten dute humorez eta naturaltasunaz, eta ez dute inongo montruoak beldurtzea eta kikiltzea uzten. 5 eta 8 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta. Bardintasuna lantzea da asmoa. Saioa ordutegi ezberdinetan dago banatuta: 10:00h.-11:00h. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak;  11:30h.-12:30h. LH3 eta 14:30h. a 15:30h. LH 4.

" Haurtzarotik barduntasuna naturaltasunez onartzea ezinbestekoa da. Eskolan, etxean, eta erakundeetan, balore positibo hoiek erakusteko esfortzuak egin behar doguz. Gozamena eta aisialdiaren bitartez egiten badogu asko be hobeto, emaitza bikoitza da: haurren dinamizazio sozio-kulturala eta kontzientziazioa", azaltzen dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Bestalde, barikuan, martxoaren 17an, Mundakako Udal Liburutegiak "Parajes Inolvidables, Excursiones de Foto" izenburuko argazki-liburuaren aurkezpena hartuko dau. Liburu honetan Santiago Yaniz Aramendia free-lance argazkilariak 50 argazki paradisu erakutsi eta argazki ederrak nola ateratzea azaltzen dau.  Euskadi mailan argazki editorialan erreferentea da egileak, berezko ilustraziozko 20 bat liburu publikatu dauz, hoietako zazpik bakarrik argazkizkoak. Paisaiak, agertokiak, arkitektura, ondarea, ohiruak eta euskal etnografia erretratatzen aditua da eta berak eskeiniko dau proiekzioa eta solasaldia bere liburuaren aurkezpenean. Hitzordua 18:30etan izango da.