Albisteak

 

 Busturialdeko 35 urtera arteko gazteei zuzendutako Zeinu Hizkuntza ikastaroa antolatu dabe eskualdeko Gazteria Zerbitzuek Lana bilatzea, Lana da' programaren barruan. Ikastaroa Bermeon eskainiko da, goizeko ordutegian, Aste Santu ostean.

Zeinu Hizkuntza ikastaroa (I. Maila – A1 eta A2)

  • Noiz: 2017ko apirilaren 24tik ekainaren 5era arte.
  • Non: Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean.
  • Ordutegia: 10:00-14:00.
  • Iraupena: 140 ordu (120 ordu presentzial eta 20 ordu ez presentzial).

Matrikula: Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta  Sukarrietan erroldatutako 35 urtetik beherako gazteek 200 euroko matrikula ordaindu beharko dabe. Halanda be, ikastaroa amaitu ostean %90etik gorako asistentzia izan dabenei 100 euro itzuliko jakez.

Ganerako herrietan erroldatutakoek eta 35 urtetik gorakoek 289 euro ordaindu beharko dabez. Halandaze, lehentasuna izango dabe 'Gaztedi Busturialdea' programan parte hartzen daben herrietan erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek.

Izen-emote epea martxoaren 24ra arte egongo da zabalik. Horretarako, ezinbestekoa izango da inskripzino formularioa betetzea: bit.ly/2msoTbc 

Apirilaren lehen astean onartuen zerrenda argitaratuko da.

Plaza kopurua mugatua da, beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa bat egingo da eskabidea aurkeztu dabenen artean.

Ikastaroa gainditzen daben gazteek, Pertsona Gorren Estatuko Konfederazinoak (CNSE) egiaztatutako eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak homologatutako titulazinoa lortuko dabe.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Sailek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dabe, 'Gaztedi Busturialdea' proiektuaren barne.

Informazino gehiagorako:

URREMENDI LANDA GARAPEN ELKARTEA
Herri Txikien Gazteria Zerbitzua
946257609 edo gazteria@urremendi.org