Albisteak

 

Mundakako Udalak eta "Gaur dala bihar" herriko jubilatuen alkarteak hitzarmena sinatu dabe. Honen bitartez, San Pedro Arrantzaleen Kofradiako udal lokalen parte bat elkarte honi lagatzen deutso Udalak. Leku hau Jubilatuen Etxea hartzeko erabiliko da, hauek bertan batzeko eta aisialdiaz gozatzeko aukera eskeiniz.

"Jubilazinoa askorentzat egunaz gozatzeko aukera ezin hobea da, lagunekaz zein familiagaz. Mundakan batzeko eta ondo pasatzeko gune bat izatea, duda barik, barri ona da. Horregatik, Udalatik ekimen hau lagundu dogu eta gune barri hau erabili ditzaten animatzen doguz herriko jubilatu guztiak ", adierazi dau Aitor Egurrolak, Mundakako Alkateak.

Lagapen-hitzarmenari esker, prekarioan (kontraprestazino bakoa), Ander Deuna 1.eko lokalaren parte baten lagapena, hain zuzen be, Mundakarrek Jubilatuen Etxe bat izango dabe herrian. Gune hau Mundakako jubilatuei edota Mundakan aldi baterako bizi direnei zabalik egongo da.  Jubilatuek kartetan egin edota euren aisialdian hitzaldiak, tailerrak, batzarrak edo bestelako ekintzetaz gozatzeko aukera izatea da helburua. Bestalde, Aste Santuan, udan eta asteburuetan jatekoa eta edariak eskeintzea baimenduko da.

Lagapena "Gaur dala bihar" herriko jubilatuen alkarteari egin da, irabazi asmorik bakoa. Lagatutako lokala Kofradiako antzinako lokaletan dago, Kasinoaren eraikinean.

Hitzarmenaren bitartez, urte bateko iraupen luzagarriagaz, Udalak lokalaren OHZa, komunidadeko ohiz kanpoko gastuak eta kontinentearen asegurua hartuko dauz beregain.