Albisteak

 

Hotel El Puerto-k eta herriko talde batek sustatuta eta Mundakako Udalaren kolaborazioagaz, datorren abenduaren 31an "urteko azkaningoko bainue" ospatuko da. "Urteko azkaningoko bainue" ekimenak bigarren edizioa beteko dau eta honen helburua, herritarrak jai giroan batzea da, urteari modu osasungarrian agurtzeko, zanga eginez eta neguko hotzari beldurrik izan barik.

Hitzordua 11:00etan izango da, "kedadie" Hotel El Puerton eginez. Bertan, partehartzaile ausartak batuko dira 13:00etan uretara sartzeko asmoz.  Antolatzaileek mozorrotuta joateko gonbidapena egin dabe eta horretarako aukeratutako gaia "Gabonak" izan dira. 18 urtetik beherakoek neoprenoagaz joan beharko dabe eta gurasoekaz.

Bainuaren ondoren, Mundakako Udalak Alkate Mallona kiroldegian (Arraun Elkartea), dutxa beroa hartzeko aukera emongo deutse partehartzaileei. Ostean, pintxo eta salda beroa egongo da Hotel El Puerto igerilari ausartentzako.

Izena emoteko honako emailera jo behar da: aquenohayweb@gmail.com, abenduaren 29rarte.