Albisteak

 

Zapatuan, abenduaren 24an, Mundakako neska-mutilek Olentzeroari ongi etorria emongo deutse ilusioz beteta, 18:30etatik aurrera.  Olentzeroari laguntzeko kalejira bat egingo da Erreka auzoan hasita.

Egitaraua, abenduaren 23an hasiko da. Egun honetan, 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek Olentzero filma ikusteko aukera izango dabe, Udal Ludotekan, 18:00etan.

Zapatuan, abenduaren 24an, herriko kaleetan zehar, etxez-etxe gabon kantak abesten joango dira; ondoren, umeentzako talo tailerra egingo da plazan, 12:00etatik 14:00etara.

"Geure ohiturak transmitidu eta mantentzea garrantzitsua da, baita herritarrok ilusioz hauek ospatu eta partekatzea be. Udaletxetik parte-hartzera animatzen doguz, ume zein nagusiak, herriko Gabon jaiak ospatzeko", nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.