Albisteak

 

Beste urte batez, Mundakako Udaletxearen plaza ardau gozoen erakuslehio bilakatuko da, txakolina protagonista izanda.  Txakolin Eguna 2016a udaletxeko arkupeetan ospatuko da goizeko 11:00etatik aurrera. Eskualdeko zein inguruko ekoizleak egongo dira bertan. Azokan honakoek parte hartuko dabe: Busturiako Amunategi txakolina, Gernikako Isasi txakolina eta Bakioko Abio txakolina Bakio.

Jardunaldiak izaera enogastronomikoa izango dau, izan be  eskaintzaren barne, Mundakako Zabaleko Urdaibai enpresaren baserriko produktuak,  Arnabar foie-a, Santamañe eta Igotz Gaztak eta Mallabiako Mañeko Gozotegiaren produktuak izango dira.

"Talo solidarioa" ere dastatzeko aukera eskeiniko da, Mundakako EAJ-PNV-k ezarriko dauen stand-ean. Bildutakoa Caritas Mundakara joango da.

"Bertoko produktuak jai giroan sustatu eta ezagutzera emotea da geure helburua. Gainera, azokak aisialdiko ekintzak eta turismoa desestazionalizatzeko be ederto datorkigu, horrela Mundakako merkataritza eta ekonomiaren garapenari lagunduz. Honelako ospakizunek, herritarrak gain, bisitariak eta turismoa erakartzen dabe. Geure kultura eta folklorea ezagutzera emoteko aukerra ederra da.", nabarmentzen dau Maiteder Badiolak, Mundakako Udalaren Turismo eta Gazteria Zinegotziak.