Albisteak

 

Mundakako udalak euskararen erabilpena normalizatzeko, euskara babestu eta defendatzeko konpromisoa dauka eta ildo honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dau kross herrikoia antolatuz, adin guztietako publikoa batzeko formatuan. 

Mundakar guztion partaidetza erraztuteko hainbat ibilbide prestatu dira, korrikalarien adinaren arabera zailtasun ezberdinekoak.

Txikientzako, 4-6 urte bitartekoentzako, ibilbidea plazan egingo da 13:00etan. Pre-benjaminak ( 2008-2009), 7-8 urtekoak, benjaminak (2006-2007), 9-10 urtekoak, eta beteranoak, 60 urtetik gorakoak, 260 metroko ibilbide laburra egin beharko dabe. Kasu honetan, irteera Florentino Larrinaga Plazan izango da 12:50etan.
Alebinek (2004-2005), 11-12 urtekoek, eta infantil-kadeteek(2002-2003), 13-14 urtekoek, 350 metroetako ibilbide ertaina egin beharko dabe Itxaropena plazan hasita (12:40etan). Azkenik, jubenil-juniorrak (1997-2001), 15 eta 19 urte bitartekoek, eta 20-59 urte bitarteko korrikalariek 680 metroetako zirkuitua egin beharko dabe, Mallona Alkatea-Txorro Plazatik hasita (12:30etan).