Albisteak

 

Mundakako Udalak herriko emakumeei zuzendutako defentsa pertsonal ikastaroa antolatu dau, eraso baten aurreran defendatzeko prest egoteko teknika egokiak eskeintzeko helburuagaz. Klasea Mundakan bizi dan Guzmán Ruiz Garrok eskainiko dau, gerriko beltza, 6. Dan maila.

" Udalan segurtasuna irabazteko zerbitzuak eta baliabideak eskeintzeko lan egiten dogu. Besteak beste, herriko argiteria hobetzeko inbertitzen dogu baina baita era honetako ikastaroak bezalako ekimenak jartzen doguz martxan be.  Mundakako emakumeek arrisku egoeren aurrean seguroagoak sentitzeko teknikak ikastea gura dogu. Gainera, emakumeei zuzendutako ikastaroak eskeintzeagaz, zerbitzu baliagarria emoteagaz batera, genero bardintasun erreala eta eraginkorra lortzeko bidean aurrera egiten dogu", nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Mundakako Udalak, Kirol Arloaren bitartez, defentsa personalaren ikastaroa eskeiniko dau. Guzmán Ruiz Garro irakasleak, Mundakako bizilaguna, emango dau klasea, gerriko beltza eta Karateko 6. Dan mailagaz. Ikastaroa 14 urtetik gorako emakumeentzat zuzenduta dago. Tailerra doakoa izango da eta datorren abenduaren 18an eskeiniko da, Isla Kale kiroldegian, 11:00etatik 13:30etara.

Mundakako emakumeek euren burua nola defendatu ikastea da helburua. Horretarako, askotan, indarra baino, teknika eta abilidadea behar dira. Guztiz doakoa den ikastaroan parte hartu nahi dabeen emakumeek, Isla Kale Kiroldegian edota Turismo Bulegoan emon ahal dabe izena abenduaren 13rarte. Plaza mugatuak dira.