Albisteak

 

Mundakako Udalak Illan Urkia surflari mundakarra zoriontzen dau Red Bull Rivals-en "Local Hero" titulua eskuratzeagatik. Surf desafio honetan laster Espainia eta Portugal lehiatuko dira. Mundaka surf munduko erreferente izaten jarraitzen duela berresten da txapelketa honegaz, lehiaketa zorrotz honen agertokia izateko hautatu dabelako barriro be.

Mundakako surflaririk onenak, Illan Urkiak Espainia eta Portugalen arteko surf lehiaketan Aritz Aranburu euskal surflariaren taldean parte hartuko dau. Mundakako surflaria "Local Hero" bezala sailkatu da, Mundakako Surf Taldeak urtero antolatzen duen Mundakako txapelketa irabazi ondoren.

"Mundakarrek surfa sustatzeko eta herriko nortasun ikurra den geure ezker olatua bultzatzeko egiten dabeen lanagaz harro gaude. Ospatzen dogun norbanako garaipena da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdian kokatuta, Mundakako ondare naturala den geure erreka balioan jartzen dauen taldean egindako lana. Gainera, era honetako lehiaketak gazteak dinamizatzeko eta geure gazteak kirola eta aisialdi osasuntzura erakartzeko lagungarriak dira", nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Mundakako 26 urteko gaztea, pasadan domekan Mundakako ezker olatuan jokatutako finala espektakularran gainditu zan. Urkiak surflaririk osoena zela erakutsi zuen, mundakako barran argi ta garbi menperatuz, 9, 25 eta 9,15 puntuazioa lortu ebeen bi hodiekaz.

Herriko garaipen honegaz, Illan Urkiak "Local Hero" plaza baieztatu dau team Spain barruan Red Bull Rivals-en. Talde honen buru Aritz Aranburu zarauztarra dago. Desafio-lehiaketa honetan Tiago Pires portugaldarra buru duen team Portugalaren kontra arituko dira. Txapelketa bakar bi burutzen dira lehiaketa honetan eta aukeratutako agertokiak Ribeira d´Ilhas (Portugal) eta Mundaka dira.

Mundaka Kanaria Irlak eta Penintsularen arteko hasierako batailaren agertokia izan zen 2014an, Red Bull Rivals-eko lehen edizioan.  Orain ekitaldi hau Mundakara bueltatzen da, Europako ezker olatuaren kalidadeari esker, Mundakako Udalaren erabateko babesari esker eta herriko Mundakako Surf Taldeari esker.

Abenduaren 13rarte Red Bull Rivalsen taldeek partaideak batzen dauz redbull.com/rivals-en bitartez, izen emoteko epea zabalik dago bertan.