Albisteak

 

"Oro Verde", Inma Roiz idazle arabarraren bigarren eleberriaren aurkezpena izango da Mundakako J.M Etxeita Udal Liburutegian bariku honetan, azaroaren 4an. Hitzordua 18:30etan izango da eta aurkezpenean idazlea bera eta Fernando Lorenzo kazetaria izango dira.

"Manuela" eleberri historikoaren arrakastaren ondoren, Inma Roiz-ek (Okendo, 1971)   idazle eta kazetaria arabarrak, "Oro Verde" aurkezten dau, euskal gerraosteko egurgileen bizimodu zaila ikertuz bertan. 

Liebanaren mendateen baitan hazten den mutiko baten historia kontatzen dau eleberriak. Mutikoa nagusi izateko zain dago, inguruan dituen tontor elurtuak zeharkatzeko. Baserri inguruak bere izaera eta indarra landu dauz eta etorkizunaren bila joateko ibilbidean lagun izango ditu.

Oro verde bi mundu ezberdinen historia da. Historia bi hauek mende ezberdinetan igaro ahal badira be, denbora bardinean igaroko dira, 40 eta 50 urteetan, hain zuzen be. Baserri inguruan bizitza lasaia eta isila da, naturaren erritmoa jarraituz; euskal mendietan egurraren lanak, egur mozketak, egunak markatzen dauz, gizon gazteen kuadrillekaz, bizitzan askatasunez ibiltzeko ikasiak.

"Oro Verde" eleberriaren aurkezpena, bariku honetan izango da, azaroaren 4an, Mundakako J.M Etxeita Udal Liburutegian 18:30etan eta bertan Inma Roiz idazlea eta Fernando Lorenzo kazetaria izango dira.

"Geure udal liburutegia bizirik dagoen espazio dinamikoa da. Liburuak kontsultatu eta irakurtzeaz gain ekimen eta ekintza kulturalaz disfrutatzeko gunea da be, liburu aurkezpenak honen barne. Udaletxetik gune hau kulturaren topagunea izatearen alde egiten jarraituko dogu eta bertaratzeko gonbidapena luzatzen dogu, irakurketagaz gozatzeko", adierazten dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.