Albisteak

 

Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako Gazteria Sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkartearen Gazteria Zerbitzuak  Busturialdeko III. Enpresa Ideia Lehiaketa martxan jarri dute eskualdeko “Lana bilatzea, Lana da” gazteentzako programaren baitan.

HELBURUAK

  • Busturialdean ekintzailetza kultura hedatu.
  • Busturialdeko eskualdean lana eta aberastasuna sortu.
  • Eskualdeko ekonomia sustatu.
  • Enpresa proiektu onenak saritu.

 
NORI ZUZENDUTA

18 eta 35 urte bitarteko edozein gazteri, beti ere, aurkeztutako enpresa ideia (enpresa edo produkzio zentrua) Busturialdean kokatuta badago. Posiblea da enpresa ideia bat baino ez izatea edo enpresa 2016. urtean sortuta egotea, beti ere, enpresa sortzaileak edo sortzaileek betebeharreko baldintzak betetzen badituzte eta Busturialdean kokatuta badago. 

 Informazio gehiago (PDF 231KB)