Albisteak

 

Helburua
Anezka bat langabeen talde heterogeneo bat da. Espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa dute, eta borondatez eta kontraprestazio edo ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan. Coach batek koordinatuta, euren gaitasunak indartzen dituzte, ezagutza kolektiboa sortzen dute, euren burua ikusgai egiten dute eta helburu komun bat lortzean laguntzen dute: lana lortzea, dela beren kontura, dela inoren kontura.

Hartzaileak
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz, eta Sukarrieta udaletan erroldatutako pertsonak, langabeak, lana hobetze prozesuetan daudenak eta adinez nagusiak.

Edukia
Hogei laguneko talde batek osatuko du Anezka.
Jarduera nagusiak talde-saioetan garatuko dira; horrez gain coach batekiko pertsonalizatutako saioak ere egingo dira, enpresekin kontaktu zuzenak eta tailerrak, foroak eta ekintzailetzari buruzko saioak eta boluntario korporatiboen laguntza.

Saioak astean lau egunetan egingo dira, egun bakoitzean 4 orduko saioa egingo delarik.

Araudi aplikagarria
ANEZKA programaren oinarri orokorretan xedatutakoaren bidez -2016ko maiatzaren 12ko BAOn argitaratuetan- eta berariazko deialdi honetan jasotako xedapenen bidez –Boletin berean argitaratuetan- arautuko da deialdi hau.

Izena emateko epea: Deialdi hau BAOn argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2016ko ekainaren 17ra arte.

Anezkaren iraupena: ekainaren 27tik abenduaren 23ra.

Gauzatzeko lekua: Bermeo

Izena emateko:

ON LINE:
http://www.dema.eus/

DEMA  Fanderia kalea, 2 (Barakaldo)

Behargintza-Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta:
Zubiaur-Tar Kepa Kalea, 26-28, 48370 Bermeo, Bizkaia

 Ficha (PDF 157KB)