Albisteak

 

Mundakako Udalak, Urremendi elkartearekin lankidetzan, udarako gazteentzako ingelesezko auzolandegiak antolatu ditu, aurreko urteetan egin bezala. Auzolandegiek ingelesaren ikasketa eta dibertimendua konbinatzea dute helburu.

Auzolandegiak uztailean zehar emango dira, goizeko ordutegian. Bi txanda egongo dira: uztailaren 4tik 15era 2008 eta 2010 urteen bitartean jaiotako umeentzat (urte biak barne) eta uztailaren 18tik 29ra 2002 eta 2007 urteen bitartean jaiotakoentzat (urte biak barne).

Familia erroldatuentzako edo Mundakako Eskolako ikasleentzako prezioa familia bakoitzatik apuntatzen diren seme-alaben kopuruaren arabera izango da. Seme-alaba bakarrak izena ematen badu, prezioa 63 eurokoa izango da. Bi seme-alaba apuntatzen badira, ume bakoitzak 53 euro ordainduko ditu eta hiru seme-alaba edo gehiagok parte hartzen badute, bakoitzarentzako prezioa 43 eurokoa izango da. Ez erroldatuentzako prezioa 123 eurokoa da seme-alaba bakoitzagatik.

Izena eman nahi duenak Mundakako Turismo Bulegora jo beharko du maiatzaren 17a baino lehen, asteazkenetik astelehenera goizeko ordutegian (astearteetan itxita). Izena ematerakoan, lehentasuna izango dute herrian erroldatutakoek.

Informazio gehiago udal bandoan (PDF 346KB) kontsulta daiteke

Eskabide orria (PDF 1,25MB) deskarga daiteke