Albisteak

 

Mundakako Udalak, eskaintzen duen udal ludoteka zerbitzuaren bitartez, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako irteera antolatu du apirilaren 23an, Gasteizko izotz-pistara. Ibilaldiaren ordutegia 09:00etatik 14:30etara izango da.

Txangoaren prezioa erroldatuak eta ludotekako erabiltzaileak diren umeentzako 12 eurokoa da, eta ludotekako erabiltzaileak ez direnentzako 15 eurokoa. Erroldatu gabe baina ludotekako erabiltzaile diren umeei dagokionez, 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta erabiltzaileak ez direnek 20 euro. 50 umek gehienez parte har dezakete irteeran.

Irteera hau udal ludotekak herriko umeen aisialdia eta jarduera sozio-kulturalak dinamizatzeko eskaintzen dituen ekintzetako bat da. Bestalde, izotz-pistara antolatuta dagoen txangoa herriko umeen arteko harremanak estutzeko balio du.

Izen-ematea Olazabal plazan kokatuta dagoen udal ludotekan apirilaren 10ak arte egin daiteke. Ordainketa egiteko web orrialdean agertzen den kontu korrontean diru sarrera egin behar da, ordainagiria ludotekan aurkeztuz.