Albisteak

 

Mundakako Udalak herriko adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak sozio-kulturalak dinamizatzen dauz martxoan.  Alde batetik, martxoaren 7an erlajazinoa eta barre-terapia geure osasunerako zenbaterainoko onuragarriak diren azalduko da hitzaldi baten. Bestalde, herriko umeei zuzendta, martxoaren 21,22,23,29 eta 30ean, Ozeaniako kultura ezagutzeko doako ikastaroa eskeiniko da ludotekan. 

"Geure kultura ezagutu eta maitatzeaz gain beste kultura batzuk ezagutzea be garrantzitsua da hauek be errespetatzeko.  Horregatik da hain garrantzitsua geure seme-alabeei jarrera hau eta errespetuaren baloreak irakastea. Horrez gain, geure burua ezagutzea eta zaintzea ezinbestekoa da bizi kalitatea irabazteko. Horregatik, herritar guztiak gonbidatzen doguz aktibitea hauetan parte hartzera", adierazten dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Alde batetik, martxoaren 7an, 19:00etan Tribisarrospe Kultur Etxean eskeiniko da hitzaldia. Bertan, erlajazinoa eta barre-terapiak geure osasun mentala eta fisikoan eragiten dabezen onurak emango dira ezagutzera. Bertaratutakoek barre egiteak ekarten dabezen onurak ezagutuko dabez, besteak beste, depresioari eta insomnioari aurre egin, zirkulazio-arazoak ekidin, edota endorfinak askatu.  Hitzaldi hau Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Zainduz programaren baitan dago, Mundakako Udala honen kidea da. 

Bestalde, martxoaren 21, 22, 23, 29 eta 30ean, 10:00etatik 13:00etara, Ludoteka erabiltzen dabeen 4 eta 12 urte bitarteko herriko neska-mutileei zuzendutako doako ikastaroa antolatu da.  Ikastaro honetan "Munduko beste aldean", Ozeanian, zelan bizitzen den ikasiko dabe. Tailerrean aisialdiko jardueren bitartez hain urrun dagoen kontinente honen ohiturak, tradizioak eta bestelako detaileak ezagutzeko aukera izango dabe. Ikastaroa Mundakako Ludotekan eskeiniko da eta doakoa izango da. Izena-emoteko epea martxoaren 13rarte izango da Ludotekan.