Albisteak

 

Jakinarazten da, Aratusteen ospakizuna dela eta, datorren igandean, otsailaren 7an, Goiko Kalea itxita egongo dela Medikuaren kontsultategitik Intxaurrondo plazaraino goizeko 12:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Mundakarrentzat hain berezia den egun honetan guztia normaltasunez iraun dezan, herritar guztion kolaborazioa eskatzen da.

Kontuz! Bermeo-Gernika eta Gernika-Bermeo norabidean doazen Bizkaibusaren geralekuak, saihesbidean izango dira egun osoan zehar.

Abisua (PDF 85KB)