Albisteak

 

Herrian etxebizitza prezio eskuragarrian izateko aukerak erraztutea da helburua, batez be mundakako gazte eta familia barriei zuzenduta. Hauxe oinarritzat hartuta eta herriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorran diseinatutako garapen eredua betez, Mundakako Udalak aurrea hartu dau eta babes publikoko etxebitzitza promozio barria aurkeztuko dau. Etxebizitza hauek 24 izango dira gehienez eta Erreka auzoan kokatuko dira, udal jabetzako lurzatian.

Datorren barikuan, urtarrilaren 29an, 19:00etan Tribisarrospe Kultur Etxean aurkeztuko da herritarren aurrean urigintza-proiektu hau. Herritarrek etxebizitza promozio barriaren gaineko azalpenak jasoko dabez. Promozio hau martxan jarriko da interesatutako pertsona kopuru jakin bat izan bezain laster. Horretarako, Udalak formulario bat jarriko dau eskuragarri udal bulegoetan eta web orrian, interesatuek betetzeko eta hau Babes Publikoko Etxebizitza bat herrian erosteko prest dauden herritarren kopurua ezagutzeko baliogarria izango da. Eskaera kopuru jakin bat izanda, Udalak Eusko Jaurlaritzagaz kudeatzen hasiko dau etxebizitza promozioa.

Lurralde Zatikako Plangintzak Mundakak gehienez 309 etxebizitza eraikitzeko aukera duela aipatzen du. Halanda be, Mundakako HAPOak garapen arrazionala eta neurrizkoa landu dau, horregatik, . gehienez 164 etxebitzia barri eraikitzea aurreikusten dau. Herritarrei etxebizitza eskuragarria bermatzeko udal konpromisoarekin bat eginez, Mundakako Udalak herritarrak, bereziki gazteek, etxebizitza eskuratzea erraztearen aldeko apostua egiten du. Zentzu honetan, HAPO barriak aurreikusitako etxebizitzetatik %41 promozio publikokoak izatea planteatzen dau eta %59a araubide librekoak. Mundakak %9,8ko urbanizatuko azalera du eta planteamendu berriak portzentaia horretatik bakarrik %0,8ko azalera urbanizatzea aurreikusten du. Herriaren berantolaketa lursailen trukean eta zerbitzuen berkokapenean dago oinarrituta, eta ez hiri erabilerarako lur-zati barrien errekalifikazioan, gutxienekoa izango dana. Horrela, lurzoruagaz ez espekulatzea bermatzen da eta baita zerbitzuak hobetzea ere, herritarren bizi kalitatea hobeagoa lortzeko.

"Mundakako Udaletxean geure herriko garapen iraunkorragaz hartu dogu konpromisoa. Etorkizuna diseinatu eta planifikatzeaz gain errealitate bihurtu gura dogu gaur. Etxebizitza barriak geure familia barrientzako, gune berde barriak, ekipamendu kultural, kirolekoak eta asistentzial hobegoak...guztia bizi-kalitate hobeagoa lortzeko eta Mundaka zelan hazten doan ikusteko", nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak. Gainera, HAPOa erredaktatzeaz gain honen garapena bermatu gura dau Udalak. Konpromiso hau jarraituaz etxebizitzak eraikitzeko lur-zatien lagatze prozesua tramitatzen hastea aurreikusi dau eta horrela hasierako tramiteak erraztuteko.