Albisteak

 

Mundakako Goikoa Tabernak, El Puerto Hotelak, Ibarralde Tabernak, Igontxu Tabernak, Itsasne Tabernak eta Los Chopos Tabernak urritik maitzera bitartean bariku guztietan "pintxo"pote" eskaintza berezia eskeintzen dabe.  20:00etatik 22:30etara establezimendu hauen bezeroek pintxo eta potea hartu ahal izango dabe. Ekimen honen bitartez, Mundakako Udalaren laguntzagaz, herria sozial eta turistikoki dinamizatzea lortu gura da, asteburuaren bezperan.

Gainera, hileko azken barikutan parte hartzen dabeen tabernek euren bezeroen artean zozketa egingo dabe. Hile bakoitzeko establezimendu baten egingo da. Egun jakin horretan, tragoagaz batera zozketan parte hartzeko txartelak banatuko dira. Zozketa burutzen duen tabernan emango da saria bariku horretan. Abenduaren 25ean Gabon Otzara zozketatuko da ekimen honetan parte hartzen dabeen bezeroen artean. Maiatzaren 27an, "Pintxo-poteren" azken barikua izanda, zozketa berezia egingo da be.

"Ostalariek eta Udalak batera egingo dogu lan pintxo-pote ekimen sozio-gastronomikoa hobetzeko. Aktuazioen bitartez edota garraio zerbitzu berezia egitea aztertuko dogu, edo lantzen ari garen beste ideia batzukaz be", nabarmentzen dau Maiteder Badiolak, Mundakako Udalaren Turismo eta Gazteria Zinegotziak.