Albisteak

 

Mundakako Udalak, txokoen parte hartzea eta kaleko giroa bultzatu nahiean, zapatuan, azaroaren 28an, XXXI. Bakailao Lehiaketa antolatu dau. Lehiaketa Santa Katalina Jaien testuinguruan ospatzen da.  Ekimen hau ezaguna da herrian, kanpotar asko ere biltzen dauz.

Mundakako Udalak herritarrak eta bisitariak animatzen dauz egun honetan parte hartzera, " giro ona ez da faltako herrian. Egun hontaz kuadrilagaz, familiagaz eta lagunekaz gozatzea herrian sustraitutako ohitura da jada, geure arrantza portuko izaeraren isla, herriko landa izaerari lotuta geure herriko nortasuna sendotuz. Hemen geure ohiturak mantentzen doguz, hauek herriko nortasuna indartzen dabe.", adierazten dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Ohikoa denez, lehiaketa Udaletxeko arkupeetan egingo da. Goizeko 10:00etan hasiko da, orduan parte-hartzaileek ekin ahalko deutse kazola prestatzeari. Kazolak 13:00etan aurkeztu beharko dira. Ondoren, sari banaketa emango da.

Lehiaketaren oinarrien arabera parte-hartzaileak herriko txoko, taldeak edota partikularrak izango dira soilik eta kazola bakoitzeko bi sukaldari egongo dira (izena aurrez eman behar da). Izena emotea azaroaren 20rartte egin ahal izango dira Turismo Bulegan edota posta elektronikoz, turismo.mundaka@bizkaia.org (sukaldariaren izen-abizenak, kazolaren izena eta kontakturako telefono zenbakia aipatu).

Erabil daitezkeen lehengai bakarrak bakailoa, olioa eta berakatza dira. Partehartzaileek prestaketarako behar dabezen sukalde-tresna guztiak ekarri beharko dabez, baita sua egiteko gasa eta beharrezko osagaiak bakailaoa ( kazolak gutxienez 6 anoa eukiko dauz eta 9 gehienez), olioa eta berakatza. Eta azkenik, bakailoa ohiko moduan egin beharko da. Epaimahaiak puntuan dagoen, zaporea eta aurkezpena hartuko dau kontutan puntuatzerakoan (bakailao zatiko berakatz-ale bat).