Albisteak

 

'Gaztedi Busturialdea' proiektua osotzen daben 12 herriek (Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Morga eta Sukarrieta) "Busturialdeko Gazte Musika Jaialdia" antolatu dabe eskualdeko musika talde eta bakarlarien lana bultzatzeko eta zabaltzeko asmoagaz.

Datorren abenduaren 18an, Bermeoko Kafe Antzokian, Busturialdean dagozan gazte bandakaz musika jaialdi bat egin gura dogu, eta horretarako gure eskualdeko 4-5 talde behar doguz. Animatzen zara parte hartzen?

Eskariak jasotzeko epea azaroaren 12an amaituko da.

Aurkezten diran talde guztietatik 4/5 hautatuko dira abenduaren 18an Bermeoko Kafe Antzokian izango dan "Busturialdeko Gazte Musika Jaialdian" jotzeko.

Parte hartzeko baldintzak

  • Busturialdeko gazte musika taldea edo bakarlaria izatea.
  • Diskoetxe bategaz inolako kontraturik ez eukitea.
  • Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari begira.
  • Hizkuntzari jagokonez, euskeraz abesten daben musika taldeek lehentasuna izango dabe.
  • Parekidetasuna kontuan hartuko da.

Talde edo bakarlari bakotxak gitxienez 3 kanta eta taldearen informazioa (biografia laburra, taldekideen datuak (izen-abizenak, adina, helbidea), argazkia eta hartu-emonetarako telefonoa eta posta elektronikoa) eroan beharko dauz honako hiru leku honeetariko batera:

Urremendi Landa Garapen Elkartea: Gernikako plaza – gazteria@urremendi.org  - 94 625 76 09
Bermeoko GIZ: Gizarte eta Kultura Etxea – giz@bermeo.org  – Tel.: 94 617 91 58
Gernika-Lumoko GIB: Foruen Plaza z.g. – gazteger@sarenet.es  – Tel.: 94 627 02 15

 Informazio gehiago (PDF 220KB)