Albisteak

 

Mundakako Udalak, bere eskuduntzen esparruan, udal politika aktiboa, integrala eta koordinatua garatzeko konpromisoa hartu dau, tratu onen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde.  Horrela, herritarrak gonbidatzen dauz, bereziki herriko gazteak, datorren azaroaren 25eko, "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna"ren, errebindikazio ekitaldietan aktiboki parte hartzera.  "Mundakako Udalan bardintasunean irmoki sinesten dogu, hesirik gabeko gizartean, guztiontzako aukerak emoten dituena.  Horregatik, urte guztian zehar emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egin behar dogu aktiboki, geure gizartearen eremu guztietan. Konpromiso honegaz bat egitera animatzen doguz herritarrak, batez be gazteak, guztiontzako gizarte aske baten alde", adierazten dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak. Zentzu honetan, gazteen arteko prebentzio eta hezkuntzarako ‘Beldur Barik’ ekimenean aktiboki parte hartzera animatzen dauz.

Mundakako Udalak emakume eta gizonezkoen arteko bardintasunaren aldeko berre jarrera berretsi dau, Nazio Batuen Erakundeak izendatutako "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren" Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala (Eudel) sinatuz. 

Azken urteotan, Azken urteotan, aldaketa nabarmenak izan dira emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanetan. Hala ere, eta aurrerapenak gorabehera, askotan ikus dezakegu harreman hauek gure gizartean sustraiturik dagoen desberdintasunean oinarrituta eraikitzen direla oraindik ere, eta, ondorioz, eguneroko jarreretan agertzen dela, desberdintasun hori ugarituz eta betikotuz. Adierazpenak agertzen duen bezala: " Bestelako gizartea eraikitzea da helburua, non pertsona guztiek askatasuna izango duten nahi duten bezalakoak izateko, non aukera izango duten potentzialtasun osoz garatzeko, eta non giza eskubideei begira berdintasunezko eta begirunezko tratua jasoko duten."

Desberdintasun-testuinguru honetan, erakundeek ardura sozial eta politikoa onartu behar dabe, tratu onak sustatuko dituen gizartea eraikitzeko orduan, eta horretarako gure aurreiritziak, rolak eta eguneroko jarrerak gure baitatik berrikusten hasi.