Albisteak

 

Mundaka, Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuta, bere ezker olatuaren altxorra ondo gordetzen dau, surfaren erreferentea mundu mailan. Surf Erreserbaren adierazpenak aparteko baliabide natural honen balioa handitzeko, bere onarpenerako  eta ondare bilakatzeko tresna eskeintzen dio Mundakari.

Udal Gobernuak, "Mundaka, Surf Erreserba"ren ekimenagaz bat egiten dau, Mundakako balore natural eta kulturalak babesteko udal estrategiari lotuta. Horregatik, udal Osoko Bilkuran onartu dau. Ekimenaren helburuak hauexek dira: Mundakako itsasadarraren bokalean kokatutako itsasertz ospetsuaren aparteko izaera onartu baita ingurumen, kirol zein interes sozio-ekonomikoetarako duen balio estrategikoa be, herri zein nazioarte mailan, euskal kostalderako Mundakako olatuak duen erakargarritasuna dela eta;  ondare bilakatzeko programa garatu ( bere ondare balioa onartu) eta itsasertzearen eragin eremua babestu mehatxu eta inpaktuenganfik ( babesa-kontserbazio); herritarrei zuzendutako dibulgazio programa garatu eta ondare gisa dituen balioak sustatu. Zentzu honetan, euskal surf munduko agenteen, Espainiako Surf Federazioaren eta "Olatuen Babeserako Adierazpena" sinatu dabeen federazio autonomikoen babesa du ekimena honek; erreserban surfa egin eta gozatzea bermatu, erabileraren kudeaketa eta koordinazioaren bitartez.

Mundaka, Euskadiko Lehen Surf Erreserba

"Surf Erreserbaren" gunea Urdaibaiko itsasadarren bokalea izango zan, surfarako interesgarria den itsasertz eremuan.

Udal mailan Surf Erreserbaren adierazpen publikoa egitea Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan indar juridikoa duen babesa eskatu eta onartzeko lehen pausua da.

Horretarako, Udalak, inplikatutako surf munduko agenteen masa sozialaren babesagaz, baliabide natural, ondare, kirol eta kultural hau balioan jartzeko eta kontserbatzeko eman beharreko ekintzak hastea eskatu beharko deutse Urdaibaiko Patronatuari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta agintari eskuduneei Mundakako Surf Erreserba etorkizunean Euskadiko Surf Erreserben Sarearen lehen pausua izan ahal da.