Albisteak

 

Mundakako alde zaharraren kale argiak barriztuko dira gune honetan argiztapena hobetzeko eta segurtasuna, eraginkortasuna eta aurrezpen energetikoa lortzeko. Neurri honegaz, Mundakako Udalak, ingurumena zaintzeko proiektuen garapen estrategiaren barne, inguru honetan barriztuko dauz kale argiak, Lamiarango gune industrialean urte hasieran egin zen bezala.

Antzinako farolen ordez LED teknologiazko luminariak ezarriko dira, errendimendu handiagogaz eta gutxiago kutsatzen dabezenak. 55 argi puntu ezarriko dira. Argiztapen potentzia gutxiago sortzea da helburua, energia elektrikoaren kostu baxuagoa eta kontsumo elektriko gutxiagogaz.  Farola barriekaz, LED teknologiazkoak, argiztapena hobeto aprobetxatuko da, aurrezpen energetikoa bermatuko da, eta atmosferara CO2 eta FHS isuritzea gutxituko da, horrela indarrean dagoen araudiari egokituko da. Kolore-erreprodukzioaren indizea delakoa be hobetuko da.

"Aurrezpen energetikoa eta ingurumena babesteko geure helburuaren barne dago aktuazio hau. Herri bezala, aspalditik daroago garapen iraunkorraren ibilbidean, aurrezpen energetikoaz gain beste arlo batzuk landuz, hiriko hondakin solidoen kudeaketa, kasuan kasu. Mundakak ingurumena zaindu eta kontserbatzearen alde egiten dau, ingurumena babesteko ekimenekaz eta hau bezalako jasangarritasun konpromisoagaz", adierazten dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Lan hauen aurrekontua 47.251,90€koa da.  Horretarako, Mundakako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta EVEgaz kudeatu dauz diru-laguntzak.