Albisteak

 

'"Gaztedi Busturialdea" proiektua osotzen dozuen 12 herrietako 14 eta 17 urte arteko gazteentzako Madrilera bidaia antolatu dogu urriaren 10etik 12ra.

Bidaiaren prezioa 75 €-koa da 'Gaztedi Busturialdea' proiektuan parte hartzen daben 12 herrietan erroldatutako gazteentzako.

Prezioaren barruan honako honeek sartzen dira:

  • Bidaia: Bermeotik/Gernikatik Madrilera, autobusez (joan-etorria).
  • Ostatua: gau biko ostatua eta gosaria.
  • Asegurua.
  • Begiraleak

Izen-emotea:

  • Uztailaren 6tik irailaren 18ra edo plaza kopurua bete arte. Plaza kopuru mugatua.
  • Plaza erreserbatzeko derrigorrezkoa izango da errolda agiria aurkeztea.
  • Plazak betetzeko orduan izen-emoteko ordena jarraituko da eta lehentasuna izango dabe
    Gaztedi Busturialdea' proiektuan parte hartzen daben 12 herrietan erroldatutako 14-17 urteko gazteek.
  • Herri txikietako gazteak Urremendin izena emon beharko dabe.

Informazio gehiago

URREMENDI LGE - Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzua
Domingo Alegeria z.g. (Gernikako plaza, bulegoak) - GERNIKA-LUMO
gazteria@urremendi.org   - Tel.: 94 625 76 09