Albisteak

 

Mundakako Udalak, herriko elkarte eta kuadrillekaz batera Jai Batzordean, guztion gozamenerako jai egitaraua prestatu dau. Jaia, ekainaren 20an hasiko da, Mundaka Surf Shop-aren 30. urteurrena ospakizunagaz. Egun honetan honako ekintzak izango dira: surf saioa herritarrentzat, paellada herrikoia Talaian eta kontzertua portuan.

Ekainaren 21ean mendizaleek San Pedroko mendi martxan parte hartzeko aukera izango dabe, Gaztezar Mendi Taldearen kolaborazioagaz (8:00h. IslaKaletik). Ondoren, 12:30etan herriko Gaztezar Dantza Taldeak urteko emanaldia eskeiniko dau (en el frontoian edo Islakalen, eguraldiaren arabera).

Ekainaren 23an, Mundaka San juan bezperan murgilduko da. Suaren inguruko dantzek ongietorria emango deutsee udako solstizioari. Arratsaldean, Sorgin Txikiaren su ematea izango da Errekan 18:30etan. Bertan, 3,4 eta 5 urteko dantzariek parte hartuko dabe. Iluntzean, 22:00etatik aurrera, ohiko Sorgin Nagusia erreko da Talan. Gaztezar dantza taldekoek dantzan egingo diote Sorginari eta bere mosolo eta katobaltz laguntzaileei, kalejira plazatik irtengo da. Mundakako Jose Mari Egileor txistularien elkartearen musikak alaituko dau giroa.

Ekainaren 26an bazkari herrikoia ospatuko da plazan, Txilipitxeruek antolatuta. Tiketak herriko zenbait tabernetan eta Turismo Bulegoan egongo dira salgai. Bazkal ostean jolasak izango dira plazan eta Basanetik behera kuadrilen "bajadie"(20:00h.). Gabaz, kontzertuak plazan (22:00h.). 23:00etatik aurrera Txilipitxeruen musika karroa ibiliko da herriko kaleak alaitzen.

Tradizioari jarraituz, goizaldean (3:00h.) Alborada entzungo da, bolanderek txistu eta tamboril soinuekaz batera, San Pedro iragarriko dabe. Lehenago, eguerdiko 12:00etan 2. MDK SWIM Bermeo-Mundaka uretako zeharbidea izango da (helmuga portuan). Arratsaldean, Isla Kale kiroldeagian, futbito partidua jokatuko da Mundakako Katillotxu Futbito Taldearen eskutik. 19:30etan Egunsenti Dantza Taldearen emanaldia izango da plazan (euria izango balitz, Isla Kalen). 20:00etan Mundakako Abesbatzaren eta gonbidatuen ekitaldia izango da Andre Mari Zeruratzearen parrokian.

Domekan, ekainaren 28an, San Pedro bezpera egunean, Urdaibai Eskubaloi Taldearen kolaborazioagaz, IX. Euskadiko Selekzioen arteko Txapekleta izango da Gaztetxoen kategorian (Isla Kale kiroldegian). 13:00etan Mundakako Jose Mari Egileor Txistulari Txistularien 3.kontzertu kantaldia egongo da plazan.  Arratsaldean, (19:30h.) kalejira buruhandiekin eta 20:30etan Disko Festa Bakk Elkarteagaz. 

Astelehenean, ekainaren 29an, San Pedro eguna, “San Pedro Zeruetako” joko dabe txistulariek kalejiran. Ondoren, Meza Nagusia Udalbatza osoarekin, Mundakako Abesbatzak "Tu est Petrus" abestuta. Gero, prozesioa santuari eta ohorezko aurreskua. Arratsaldean, 18:30etan pelota partiduak jokatuko dira frontoian. Iluntzean Orkesta Caiman-ek alaituko dau giroa plazan. 

Jai giroa uztailaren 2an jarraituko da, "nagusien egunagaz". 12:00etan meza ospatuko da nagusien omenez. 14:00etan bazkaria eta arratsaldea alaitzeko Disco Bengalarekin izango dabe dantzaldia nagusiek. Arratsaldean, umeen, 4 urtetik 14ra, eta nagusien, 15 urtetik aurrera, playback txapelketa izango da, 4-12 urte eta 12-16 urte bitartekoentzako. 22:00etan, nagusien txanda izango da, Egunsenti Dantza Taldearen laguntzagaz. Kontutan hartuko da originaltasuna, janzkera eta antzezpena.

Barikuan, uztailaren 3an, 11:00etatik aurrera umeentzako euskal jolasak izango dira frontoian, ludotekaren kolaborazioagaz. Arratsaldean, (16:30h.) portuan Itsas Jaia izango da kukaña eta guzti. 18:30etan pala partiduak izango dira frontoian.  19:30etan nagusien tanborrada ospatuko da, Mundakako Jose Mari Egileor Txistulari Elkarteak antolatuta.  20:30etan, mini diskorekin txikientzako dantzaldia eta ondoren, Cmbinad2-ekin transformismoa eta Diskofesta.

Sukalki txapelketa tradizionala zapatuan izango da, uztailaren 4an (10:00etan hasiko da). 11:00etan, plazatik aterata, 2. krono igoera egingo da Mundakako Tropelak antolatuta. Herriko plazan izango du irteera eta Goiko depositoraino igoko dabe txirrindulariek. 15 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dabe lasterketan. 11:00etan txistularien kalejira izango da. 13:00etan kazuelen aurkezpena izango da, Katillotxu Emakumeen Elkartearen laguntzagaz. Abante Brass Bandek alaituko dau giroa bere musikarekin. Arratsaldean, pilota partiduak jokatuko dira 18:00etan eta Batukale Sambaren batukada kalejira izango da. Gorputza astintzeko, 22:30etan erromeria eskeiniko da plazan Honat taldeagaz.

Domeka, uztailaren 5ean, jaien azken eguna izango da. 11:00etan txistularien kaljira izango da buruhandiekin batera. 12:00etatik aurrera goiz eta arratsaldez ume eta gaztetxoen parkea ezarriko da plazan (euria izango balitz IslaKalen). Arratsaldean, 20:30etan mariachien kalejira eta 21:00etan kontzertua plazan.  Eta azken traka portuan izango da 22:30etan jaiei amaiera emoteko.