Albisteak

 

Mundakak Jose Manuel Etxeita (Mundaka 1842-1915) herriko idazlea omenduko dau, aurton bere heriotzaren urteurrena ospatzen delako. Udal Liburutegiak bere izena darama eta ekintza ugari antolatu dauz ekaina eta abuztua bitartean.

Jose Manuel Etxeita eta Luzarraga Mundakan jaio zan 1842.urtean. Gaztetatik ibili zen itsasoan txo legez, gerora Bilbon nautika ikasteko. Pilotu-titulua eskuratuta, mundu zabaleko itsasoetan ibili zen hainbat urtez. Manilan: “Larrinaga y Compania” etxekoekin jardun zuen lanean, geroago Mundakara itzultzea erabaki zuen betiko.

Itsas astronomiaz jardun zuen; musikari ekingo eutson eta euskarari arreta eta lana handia eskeini eutson. Mundakan azken urteetarako eraikiarazi zuen etxean emango zituen ezagutzera euskal munduari oparitu zizkion lanik baliotsuenak. Domingo Aguirreren ildoak jarraitu ebazan, horrela agertzen da bere Josecho (1909) eta Jayoterri maittia (1910) lanetan. Hauek, kostunbrista arauak jarraitzen dauz foiletoi eta abentura eleberrien  elementuak gehituz.

Idazle mundakarri omenaldia eskeintzeko Udal Liburutegiak artistaren gaineko erakusketa bat antolatu dau, datorren egueztenean, ekainaren 10ean. Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak inauguratuko dau esposizinoa 18:45etan. Jarraian, Edorta Jimenez idazle mundakarrak hitzaldia emongo dau: "Etxeitaren negua Irlandan".  Uztailaren 10ean, hitzaldi ezberdinak izango dira Euskaltzaindiaren eskutik: sarrera-diskurtsoa Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak egingo dau (19:00h.); ondoren, Jon Kortazarrek, Euskaltzain urgazle eta idazleak,   "Josetxo eta Etxeitaren biografia" hitzaldia eskeiniko dau 19:10etan, eta Antzuolako idazle eta Euskaltzaina den  Ana Toledo "Ardibasotik Ardibasorako joan-etorria"ren gainean arituko da 19:40etan; amaiera-diskurtsoa Andres Urrutiak, Euskaltzainburuak emango dau.

Etxeitaren heriotzaren urteurrena ospatzeko ekitaldiek abuztuaren 10ean izango dabe jarraipena, egun honetan Udal Liburutegiko erakusketari amaiera eman eta idazleari omenaldia eskeiniko jako.