Albisteak

 

Urtero udan, Mundakako ume eta gazteek ingelesa praktikan jartzeko aukera dute herritik irten barik. Mundakako Udalak eta Urremendik antolatutako ingeleseko auzolandegien bitartez, ekintza dibertigarriekin primeran pasatzeko aukera izaten dute eta aldi berean, euren aisialdian ingelesa lantzen dute.

Zerbitzu hau eskeintzeko eta herrian enplegua sustatzeko asmoz, Mundakako Udalak ingeleseko udalekuetan monitore gisa lan egiteko curriculumak aurkezteko epea zabaldu dau. Datorren apirilaren 24ra bitartean udaletxean aurkeztu ahal dira curriculumak. Horretarako, Udal Bulegoetara eraman behar dira, astelehentik barikura, 9:00etatik 14:00etara.

Ingeleseko udalekuak uztailan burutuko dira. Adinen arabera txanda ezberdinetan eta hamabostaldietan banatuko dira, horrela, udalekuetan landuko diren gaiak umeen adinetara egokitzeko.