Albisteak

 

Urte honetan emango den txartelak, 2015 eta 2016 urteetarako balioko du.

Bere izenean dituzten ibilgailuentzat txartela automatikoki eskuratu eta bere ordainketa banku bidez egiteko eskatu zuten herritarrek, txartelak etxean jasoko dituzte udaletxean ezelako tramiterik egin barik, txartelaren edo txartelen kobrantza agindutako kontu zenbakian jasoko dutelarik. Bere garaian eskaera hau egin ez zutenek, baina horrela egitea nahi dutenek, gaurtik aurrera eskatu dezakete.

Bestalde, eskaera hau egin nahi ez dutenek, 2015-2016 denboraldirako txartela eskuratzeko, maiatzean, udaletxean eskaera egin beharko dute. Berdin enpresako ibilgailuentzat eskuratu behar dutenek edo herriko enpresetara lanera etortzeko, kasu hauetan ez baitute helbideratzeko aukerarik. Eskaera aurkezterakoan txartel bakoitzagatik 3,35€ ordaindu beharko dira, eta eskaerarekin batera ondoko agiriak (kopiak bakarrik):

  • NAN
  • GIDA BAIMENA
  • IBILGAILUAREN ZIRKULAZIO BAIMENA
  • IBILGAILUAREN ASEGURUAREN AZKEN ORDAINAGIRIA 

Bandoa ikusi (PDF 186KB)
Eskaera (PDF 152KB)
Helbideratze eta etxeratze eskaera (PDF 72KB)