Albisteak

 

Mundakako Udalak herritarrak zoriondu dauz ingurumenarekiko izandako konpromisoagatik. Honek hondakinen birziklatze balantze positiboan izan du isla. Jasangarritasunean eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako hondakinen udal kudeaketa bultzatuta, Mundakan birziklatze markak gainditu dira.

Mundakako Udalak hondakinen kudeaketa jasangarriaren alde egiten dau, bilketarako zerbitzuak eta infraestrukturak hobetuz. Kudeaketa politika honek herritarren erantzun zuzena izan dau. "Udaletxetik herritarrak zoriondu gura doguz birziklapenagaz eta hondakinen kuoten murrizpenagaz izandako inplikazioagatik. Guk tresnak eta baliabideak euren esku jartzen doguz baita kontzientziazioa indartu be, gero herritarrek erantzukizunez erantzun eta egunero praktikan jarri dabe. Euren esfortzuari esker marka guztiak gainditu doguz. Zorionak guztioi!", nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Mundakarrok gero eta gehiago birizklatzen dogu
2014an mundakarrok 188.040 kilo birziklatu doguz papera, beira eta ontzietan, kantitate honek hondakin arruntean 13.144,96 euroko gastua suposatuko zuen. Birziklapenerako material bilketaren zerbitzuek ez dabe gastu gehiago suposatzen, nahiz eta kantitate handiagoa izan.  Gainera, papera eta kartoiaren birziklatutako kilo bakoitzeko udalak dirua jasotzen dau.

Nabarmentzekoa da etxean erabilitako olioa batzeko joera positiboa, 2014ean 3800 litroak gainditu dira. Olio litro batek 1000 litro ur kutsatzen dituela kontutan hartuz, Mundakak 3.871.000 litro ur ez kontaminatzea lortu dau.

Papera eta kartoian 2006an 36.519 kilo batzetik 2014ean 51.670 kilo batzea lortu da; beiran 2006an 58.330kilo batu ziren eta 2014ean 87.710 kilo batu dira; eta ontziei dagokionez, 2006an 20.571 kilo batu ziren, 2014ean berriz    33.765 kilo.

 

 

Hondakinen Kudeaketa Jasangarrian aurrera eginez
Mundakan pilak batzeko puntu barriak izan dabez. Puntu bakar bat izatetik hiru puntu izatera pasa da: Errekan, Islakale kiroldegian eta Goiko Kalen. 2014ean 230 kilo pila birziklatu dira.

Hondakin mota ezberdinen biriziklapena erraztuteko, 2014ean erabilitako erropak eta elementu berraktibagarriak batzeko zerbitzua jarri da martxan. Horretarako kontenedore barri bi ezarri dira, bata Bañutegi kalean eta beste bat mediku kontsultaren aurreko biribilgunearen ondoan. Urtean zehar edukiontzi hauetan 14.665 kilo batu dira.

Batutako datuen arabera, hondakin arruntean murriztutako kiloak bat datoz birizklatutako kantitatearen igoeragaz. 2014ean 848.919 kilo zabor batu da. Hau da, 2006an pertsona bakoitzeko egunean 1,51 kilo batzetik,  2014ean 1,19 kilo batzera pasa da. Ingurumen onuragaz batera, zabor gutxiago batzeak aurrezpen ekonomikoa suposatzen du udalarako. Izan ere, zabortegietan tratatzeko Udalak ohiko zaborraren edukiontzian botatako zabor tonako 69,92 euro ordaindu behar dau. Aurrezpen honek zerbitzu eta azpiegituren beste beharrizan batzuk bete ahal izatea ekartzen dau, herriko bizi kalitatea hobetuz.