Albisteak

 

"Mundaka loves..." ingelesko leloagaz,  web orri turistiko barriak Surfa, eguzkia, eta "zu zeu" gogokoa duen Mundaka aurkezten dau eta paradisua deskubritzera gonbidatzen dau:  Mundaka loves surf, Mundaka loves the sun, Mundaka loves you, Discover a Paradise. Mundakako Udalak Mundaka modu birtualean ezagutzera emoteko portal web barria diseinatu dau, teknologia barriek gaur egun duten paperaz ohartuta, baita turismo sektorean be. Izan be, bisitariak erakartzeko orduan eta herria jomuga turistiko gisa duen irudia sortu eta indartzeko baliogarriak dira. 

Atari barriak egitura xumea eta erabiltzaileentzako erraza aurkezten dau. Irudi erakargarriekaz batera herriko informazio osoa aurkituko dau erabiltzaileak.

Hasierako orrian hiru atal nagusi daude. Lehenengoa, surfari zuzendutakoa, oso ikusgarria, eta surf munduko link-ak edo loturak eskeintzen dauz. Itsasaldi taulak eta olatu aurreikuspena eskuratzeko aukera be emoten dau. Agenda da beste atal nagusi bat. Bertan, ekitaldi eta jarduera kulturalak edota jaiak aurkitzen dira. Hirugarren atal batek, herriko ostatu aukera ezberdinak azaltzen dauz.

Begi-kolpe batez, erabiltzaileak Mundakako eskaintza turistiko zabala eskuratu ahal izango dau. Horrela, "Zer egin" atalean, egun seinalatuak eta herrian bisitatzeko gune nabarmenenak aiapatzen dira, besteak beste, Talako begiratokia edota Santa Katalina baseliza.  Gainera, natura eta hondartzak, ibilbideak edota inguruan bisitatzeko toki esanguratsuenak azaltzen dira. 

"Non jan" aukeratzeko orduan, web orriko atal honetan jatetxeen gida zehatza emoten da, zerbitzuak, kokapena, prezioen informazioa, eta baita herriko tabernen zerrenda bat be. Horrela, herriko erabateko gida eno-gastronomiko izango dau bisitariak.

< Ostatuei dagokionez, "Non lo egin" atalak herriko ostatu eskaintza zabala emoten dau ezagutzera: hotelak, apartamenduak, kanpinak eta aterpetxeak.

Web eskema zarratzeko argazki eta bideo bilduma dago, herriak duen xarma ikusteko aukera eskeiniz. Gainera, bisitariak Mundakan erraztasunek mugitzeko, web atariak mapa turistiko bat agertzen dau. Honetan, herrian eskeintzen diren zerbitzuak edota bisitagarriak diren gune nabarmenenak kokatzen dira.