Albisteak

 

Mundakako Udalak Lamiaran Industria-Gunearen kale argiteria barriztuko dau, aurrezpen energetikoaren alde egin eta argi-kutsadura saihesteko helburuagaz. Eraginkortasun energetikoa eta argiztapen hoebagoa bermatzeko asmoz, 32 farola ordezkatuko dira LEd teknologiako beste batzuk ezarriz. Honegaz, % 81,5eko kontsumo aurrezpena aurreikusten da.

Ingurugiroa zaintzeko proiektuak garatzeko bere estrategiaren ildoan, Mundakako Udalak Lamiaran industria-gunearen kale argiak barriztuko dauz. Bertan, 27 enpresa inguru egiten dabe lan. Farola zaharrak aldatzearen lanak eraginkortasun hobeagoa ekarriko dau, aurrezpen energetikoa eta argiztapen hobeagoa. Orain arteko 150 Wko farola zaharrek 11.526 Wko kontsumoa izan dabe.

Ezarriko diren 32 farola barriek, estetika mantenduko dabe eta prestazio teknikoak zein argiarenak. Farola hauek LED talde optikoa izango dabe. Lamiaran Industria-gunean 34 Wko farolak ezarriko dira, instalazioei egokitutako kolore tenperaturakaz.

Farola barriekaz, LED teknologiakoak, argiteria hobeto aprobetxatuko da eta 9398 Wko aurrezpen energetikoa bermatuko da.  Urtean 4.490 € aurreztea aurreikusten da. % 81,5eko kontsumoa murriztuz.  Mundakako Udalak aurreikusitako inbertsioa 15.602,56€koa da baina LED sistemaren bizitza baliagarriari esker, ohiko argiteriarena baino hobeagoa, ekipoen mantenimendua murriztu egingo da eta inbertsioa 3,5 urtetan amortizatuko da.

Gainera, atmosferara igorritako CO2 a murriztuko da baita FHS (goiko hemisferiora igorpena) be, balore honek argi-kutsaduraren indizea neurtzen dau, indarrean daude araudietara egokituz. IRC, erreprodukzio kromatikoko indizea be hobetuko da. 

" Hiri-hondakinen kudeaketan hauek gutxitu, berrerabili eta birziklatzearen alde egiten dogu, edukiontzi barriekaz edota orain gutxi ospatu dogun bigarren eskuko merkatu bezalako ekimenak babestuz. Honegaz batera, aurrezpen energetikoaren alde egiten dogu, kale-argiteriaren egokitzapenaren bitartez”, azaltzen dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.