Albisteak

 

Herriko gazteen aisialdirako jarduerak dinamizatzeko asmoz, Mundakako Udalak mobil bidezko bideo grabazio eta muntaia ikastaroa jarri dau martxan. Teknologia barriak erabilita, smartphone-gaz bideoak grabatu eta editzatzeko oinarrizkoena ikasteko aukera emongo da. Tailerra martxoaren 30 eta 31 eta apirilaren 1ean izango da.

Herriko gazteek Mundakako irudia sarean zabaltzeko lagungarria izango da ikastaroa eta horretarrako mugikorrekin ikus-entzunezko produkzioaren gaineko oinarrizko ezagutza emongo da.  Telefonoen kamaragaz eta ediziorako aplikazioen bitartez, ikastaroan parte hartuko dabenak euren "pelikulen" zuzendari gisa arituko dira.

Ikastaroa, Mundakako Udalak %50ean diruz lagunduko dau. 13 eta 20 urte artekoentzat izango da ikastaroa. Klaseak datozen martxoaren 30 eta 31an eta apirilaren 1ean izango dira, 10:00etatik 14:00etara eta Tribisarrospeko Gazteria lokalean emango dira. Bakoitzak bere smartphone-a eraman beharko dau.

Plazak mugatuak dira eta gutxienez 10 pertsona beharko dira. Izena emoteko epea datorren martxoaren 13an amaituko da. Prezioa 35€koa da. Izena emoteko orria Udalaren web-ean dago eskuragarri.