Albisteak

 

Hondakinak murrizteko birziklapenak duen garrantziaz biztanleak modu ludikoan kontzientziatzeko merkatua antolatu dau Mundakako Udalak. Zentzu honetan, ekimenean parte hartzera eta hondakinak murrizteko helburuagaz bat egitera animatzen dauz herritarrak. Horretarako, erabiltzen ez diren produktuak baina beste batzuentzako erabilgarriak direnak aprobetxatuz. 

Bigarren eskuko merkatua zapatuan egingo da. Bertan, egoera onean dauden produktu ezberdinak trukatu, saldu-erosi edota oparitu ahal izango dira, besteak beste: diskak, pelikulak, arropa, jokoak eta jostailuak, musika-tresnak...Debekatuta egongo da janariak edo abereak salud, oparitu edo trukatzea. 

Profesionala ez den merkatua da hau, Mundakako bizilagunek bertan parte hartzeko zabalik. Mundakako Udalak parte hartzaile bakoitzeko mahai bat eta aulki bat jarriko dauz.

Mundakako bigarren eskuko merkatua zapatuan ospatuko da, urtarrilaren 17a, herriko plazan, 10:30etatik 14:30etara.