Albisteak

 

Mundakak surf ekitaldi barri bi hartuko dauz abenduan. Abenduaren 8 eta 14a bitartean, Europako Sub-16 hoberenak Rip Curl Grom Search finalan lehiatuko dira. Abenduaren 13 eta 14an, 2014 Euskaltel Euskal Surf Zirkuitua ospatuko da.

Negua Mundakako ezker olatuan surf-a egiteko sasoirik onena da.  "Bitxi natural" hau kirol eta turismo baliabidea da, udan hain bisitatua den herri hontan urteko beste sasoietan turismoa erakartzea ahalbidetuz. Mundakako Udalak herrian surf ekitaldien ospakizuna baloratzen dau, Mundakako garapen ekonomikorako lagungarriak direlako eta herriko dinamizazio soziala eta turistikoaren alde egiten dutelako. Batez be, turismo sektore ekonomikoaren kudeaketa jasangarriak herriko bizi kalitatea hobetzearen alde egiten duela kontutan hartuta. 

Abenduan bi lehiaketa zorrotz eta erakargarriak burutuko dira. Alde batetik, 2014 Euskaltel Euskal Surf Zirkuitua. Zirkuitu honek hiru frogatan dago bananduta eta hirugarrena eta azkena Mundakako olatuan ospatuko da. Lehiaketa hau Mundakako barran ospatuko da abenduaren 13 eta 14an. Zirkuito bateratua  da hau, open zirkuitu bakarra eta irekia guztiei.

Nazioarte mailan, abenduan be, Sub-16 Rip Curl Europako finala ospatuko da Mundakan, gizonezko eta emakumezkoetan, "Rip Curl Grom Search" delakoa. Lehiaketa hau abenduaren 8 eta 14 bitarteko egun baten burutuko da. Topaketa honetarako, surflariek, euren familiekaz lagunduta, aste oso batez izango dira Mundakan hauei zuzendutako ekintzetaz gozatzeko. Europako final honetan 10 mutil eta 8 neska lehiatuko dira, guztiak 16 urtetik beherakoak. Surflari hauek Apirila eta Irailaren bitartean Frantzia, Portugal, Ingalaterra edota Espainian burututako txapelketetan sailkatutakoak dira. Europako final honetan parte hartuko daben gazteek ospe handiko titulu hau eskuratu ahal izango dabe eta nazioarteko finalarako sailkapena be.