Noticias

 

Ene Mundakarrok,
Beittu… Turroie amaitu orduko tostadakaz hasi biher!! Badatoz Aratustiek!!! Halako markarik…

Badakizue bada, mundakarrok eta mundakemek soinekoak ataraten hasi behar garala alkanfor usaintxuek alde egin dagin, bestela kalien, berandu ibili garala jakingo dabe…

Erropak badekoguzen legez, Gabonetatik geratutako diru apurren bategaz kalera urten geinke Aratustietan bilur barik, umorea soinian dogu eta…

Ez ahaztu geure ohiturak gero! “3 días 3 pa’ disfrazar” diez Mundakako Aratustiek!! 

  • Domekan danak Lamin eta Ator!!
  • Astelehenan txiki eta nagusi mozorro librie, ohiturek galdu barik! Baia ez izen alferrak! Astelehena lan egune da baia Mundekan mozorrotute be badakigu lan egiten!  Ez da egixe?
  • Eta martitzenan Eskolako Iñauterixe! Familian mozorrotzeko aukera aparta! Iluntzien ez ahaztu sardiñie errekule aurten be! 

Ume, guraso eta aitxitxe-amama danak... mozorrotu!

"Aratuste zara Aratuste,
mundakarrentzat egun hobarik ez"

Gora Aratuste! Gora Mundaka eta mundakarrak!
Mari Manu eta Jose Babillen izenian.

Marrau