Urtean zehar, Mundakak jai eta kultura jarduera ugari eskaintzen die bertakoei eta bisitariei. Hona hemen aipagarrienak:
Aratuste eguna, tradizio handiko festa: Atorrak (gizonezkoak) eta Lamiak (emakumezkoak).
Ekainak 23, udako solztizioa: sua piztu eta sorgina erretzeari ekiten diote, txistuaren soinupean, kristautasunaren aurretiko erritoei jarraiki.
Ekainak 29, San Pedro: herriko festak. Jaietan, kontzertuez, musika bandaren emanaldiez eta beste hainbat ekintzez gozatzeko aukera dago.
Uztailak 22, Madalena eguna: Bermeo, Mundaka eta Elantxoben arteko senidetze festa.
Abuztua, hilabete kulturala: aipatzekoak dira jantzi tipikoak, txistulariak, dantzak, trikitixa eta pilota partidak.
Urria, Munduko Surf Txapelketa, BillabongPro Mundaka
Azaroak 25, Santa Katalina: Santa Katalina ermitan eta enparantzan ospatzen da jaia.
Abenduak 6, Txakoli eguna